Archives: August 2007

2007-Burrunbazale Txaranga AREATZAn

by burrunbazale
Published on: 2007/08/24
Categories: Aktuazioak
Comments: No Comments


Burrunbazale Txaranga oporretan dago.

Baina, denak ez badira agertu ere, AREATZAko festetan izan dira gehienak.

Atzo gauean ez zegoen garbi Areatza non zegoen. Viamichelinek BI Areatza zeudela zioen… Berandu samar aklaratu ziren burrunbazaletarrak biharamuneko destinuaz (Areatzan horrela hitz egiten ote dute?). Eguestena osteguna zela eta ez asteazkena ere berandu samar enteratu ziren.

Baina erne egon dira gaur jotafuego burrunba egiten. Eguraldi kaxkarra bidean, baina hantxe agertu dira puntual-puntual. Bokata batzuk jan eta… firi-firi, trumoiak uxatuz, eta areatzatarrak alaituz.

Aupa, Burrunbazale.

page 1 of 1

Welcome , 2012/02/22



Ti-ta erantzuten saiatuko gara
#