Archives: September 2007

2007-Eskarabilako festak

by burrunbazale
Published on: 2007/09/20
Categories: Aktuazioak
Comments: No Comments

Eskarabilako festetan izugarrizko giroa izan zen. Hemen gauden batzuk ordubaterako etxera joan beharra izan genuen. Lastime! Hura jende pila! Hala ere, euskal jaiek faktura pasatu zutelakoan gaude, nekea nabaritzen zela eta…

Disfraz ugari ikusi genuen: sorginak, garbitasunekoak, eskoziarrak, Harriketarrak (Pikapiedras)…

Hiru tipa oso elegante ere ikusi genituen, baina dudatan gaude: disfrazatuta ala boda zuten?

Matutinaraino, gu gehienok ez ginen iritsi eta boskarren ametsean geunden mah o menoh.  Hemen gaudenetatik bakarrak iraun zuen al pie del tanbor, baina ez dauka informazio gehiegi. Zergatik ote? Sospetxa sospetxoso bat daukagu horretaz.

Hala ere, ziur gaude, beti bezala Burrrunbazale primeran aritu zela eta geratu zirenek asko disfrutatuko zutenaz.
Aupa, Burrunbazale!


page 1 of 1

Welcome , 2012/02/22



Ti-ta erantzuten saiatuko gara
#