Bigarren urtea dute Iurrekin iñauteritan. Iazkoan blai bukatu zuten. Aurten libratu dira… por los pelos!
Ostegun gizen izan zen aurtengo estrenoa, gaueko hamaikak aldera. Iurre elkartean afaltzen ari ziren oraindik eta, bukatu bezain laster, alde zahar aldera joan ziren. Hura giroa! Ordubi eta erdiak aldera etxera. Eta hurrengo goizean ostirala, baina astelehena! Zer esaten ote zuten irakasleek bla-bla-bla?
Igandekoa, berriz, ez zen txantxa izan. Goizeko bederatzietan jo behar zen diana eta arratsaldeko zazpi eta erdiak arte daleketepego ibili zen gure txaranga. Iurrekoek primerako hamaiketakoa eman zien eta bazkaria ere bapo egon zen. Txatarrilasek lortu zuen "a la de una" hastea. Edo ez? Xirimiriak ez zituen beldurtu -iazko eurijasei aurre egin ondoren…!-, baina, puzka eta puzka, arratsaldeko seiak aldera Burrunbazale neka-neka eginda bildu zen elkartera. Burrunbazalekin batera napar batzuk izan ziren eta jotika batzuk abesten hasi ziren. Txarangaren berpiztea lortu zuen eta, tronpeta firi-firi hasi zenean, tremendo delirio, berriz ere! Doinu inkonfesableak izan ziren, baina eguna bukatua zen, jada. Gaua hasteko ordua, baina instrumentorik gabe! Hura giroa!
Burrunbazaleko batzuk azterketetan zeuden, hura pena!, eta beste batzuk aste honetan hastekotan, ai, ai, ai! Solidaridazkoneloprimido!
Segi horrela, Burrunbazale, eta hurrengora arte! Larga vida al rock&roll!
Burrunbazale Txaranga
Archives: February 2008




