Un deporte de villanos jugado por caballeros.
Hori omen da errugbia. Ez dakigu… Lana lepo ikusi dugu, izerdi franko, kolpeak nonahi… Uf! Ikusteak bakarrik nekatu egiten du!
Burrunbazale Txaranga ere hantxe izan da, animatzen, txaloka batzuetan, firi-firi besteetan. Umeak dantzan gurasoak adi-adi dauden bitartean (partidara, ez umeengana!). Ez da partida lasaia izan, ez lasai irabaztekoa… Dar-darka azkenera arte.
Oraintxe ari da Jon Luluaga Norgehiagokoa Goierri Telebistan kontatzen eta berriro ari gara sufritzen. Jonek txarangaren indarra eskertzen du eta guk eskertzen dugu bere esker ona. Burrunbazalek Ampo Ordiziaren garaipena nahi du. Aurreko partidan garagardoa txarangak berak ordaindu bazuen, gaurkoan errugbiaren kontura joan da, baina edozein eratara ere… 28-20!
Denok irabazi dugulakoan gaude gustura. Hurrengora arte! Aupa, Ampo Ordizia eta aupa, Burrunbazale!
Burrunbazale Txaranga
Archives: April 2008
2008-Ampo Ordizia: Zorionak!
2008-Gaztetxearen urtemuga
Urteak aurrera doaz denontzat eta gazteak zahartzen ari dira. Ez zen atzo goiza Ordiziako Gaztetxea jaio zenean eta ordungo gazteek beste gazte batzuei utzi diete tokia. Urtemuga dugu asteburu honetan, jaiaz gozatzeko aitzakia. Eta hantxe izango ditugu Burrunbazaleko gazteak, gazte sentitzen diren guztiei musika jartzen.
Burrunbazale Gaztesarean
Aupa, Burrunbazale!





