Archives: May 2008

2008-Aspanovas Ordizian II

by burrunbazale
Published on: 2008/05/31
Categories: Aktuazioak
Comments: No Comments

Eguraldi beldurgarria izan da Aspanovas Elkarteak antolatutako festan, baina giroak ez du huts egin. Burrunbazale firi-firi eta erraldoiak inguruan geratu gabe dantzan. Biharko kontzerturako tablatua jarrita zegoen, jada, eta gainean txikienak saltoka.

Hementxe dituzue argazkiak eta, gehiago nahi izanez gero, Flickerren ere begira dezakezue.

Aupa, Burrunbazale!

2008-ASPANOVAS Ordizian

by burrunbazale
Published on: 2008/05/30
Categories: Aktuazioak
Comments: No Comments

Aspanovas Elkarteak minbizia duten haurrentzako festa antolatu du larunbaterako, maiatzaren 31rako. Ordiziako Enparantza Nagusian izango da Aspanovas-Gipuzkoa elkartearen 10. urteurrena betetzen duen honetan. 17:00etan hasiko da eta 20:00etan bukatu. Hementxe duzue egitaraua:

  •  Tartean eskulan tailerrak izango dira: marrazketa, aurpegiak margotu…
  • Ondarroako erraldoiak izango dira.
  • Ordiziako Burrunbazale Txarangak alaituko du festa. Horregatik jarri dugu hemen!
  • Askaria, opariak… hurbiltzen den guztiarentzat.

Festa dohain eta irekia izango da. Anima zaitezte! 

Arazoak arazo, bizitzari txispa jartzen lagunduko du oraingo honetan ere gure Burrunbazalek!

2008-Futbola: Ordiziak irabazi du!

by burrunbazale
Published on: 2008/05/17
Categories: Aktuazioak
Comments: No Comments
 
YouTube Preview Image

Irabazi duguuuuuuuuu!

 

Aupa, Ordizia, eta aupa, Burrunbazale!

2008-Futbola

by burrunbazale
Published on: 2008/05/17
Categories: Aktuazioak
Comments: No Comments

Ordiziak eta Zumaiak preferente mailako partida historikoa jokatuko dute gaur Altamiran, 17:00etan. Ordiziak irabaziko balu, Ligako txapeldun izango litzateke eta Hirugarren Mailara igoko litzateke. 40 urte baino gehiago badira Ordiziako futbol taldea maila horretan aritu zenetik.

Hantxe izango da Burrunbazale, animoak igo nahian, eta ordiziar asko izango dira lagun. Denok batera, irabaziko dugu!

Aupa, Ordizia, eta aupa, Burrunbazale!

page 1 of 1

Welcome , 2012/02/22



Ti-ta erantzuten saiatuko gara
#