Archives: June 2008

2008-Ordiziako Musika Eskolak 25 urte bete ditu

by burrunbazale
Published on: 2008/06/28
Categories: Urteurrenak
Comments: No Comments

Atzo Golden Apple Quartet, Donostiako laukoak, Herri Antzokian abestu zuen lehen aldiz.
 
Bukatu berria da ikasturtea, eta urte honetan guztian zehar Ordiziako Musika Eskolak bere 25. urteurrena ospatzeko ekitaldi ugari antolatu du. Atzokoak itxi zuen ospakizunen zerrenda. Badugu zer ikasia gure 25. urteurrena ospatzen dugunerako!

1986an sortutako taldeak musika, umorea eta errespetua uztartzen ditu. Loiola Garmendiak, Eduardo Errondosorok, Manuel Romanok eta Enrique Otxoak osatzen duten laukoa ezaguna da oso musikaren munduan. Hamaika emanaldi eta ekitalditan parte hartu du Golden Apple Quartetek, eta haien ahots-joko, xelebrekeria eta erritmoarekin entzuleak bereganatzen iaioak direla erakutsi dute.

Ez zen giro atzo Ordizian! Inork ez zuen etxeratu nahi eta jende asko Garagardo Festara joan zen afaltzera; Musika Eskolakoek, berriz, Martinez jatetxean eman zioten bukaera urte luze eta aberats honi.

 

Burrunbazale Txarangak urte askotarako oparotasuna opa dizuegu!

2008-San Joan bezpera

by burrunbazale
Published on: 2008/06/23
Categories: Aktuazioak
Comments: No Comments

San Joan Bezpera iritsi da eta sua zain dago.

   YouTube Preview Image

   YouTube Preview Image

 

 YouTube Preview Image

 

 YouTube Preview Image

 

 

YouTube Preview Image

Sorginak dantzan hasiko dira udako lehen akelarre honetan! Aupa, Burrunbazale!

2008-Boluntarioen I. Azoka

by burrunbazale
Published on: 2008/06/15
Categories: Aktuazioak
Comments: No Comments

Atzo, Ordiziako Enparantza Nagusian Boluntarioen I. Azoka izan zen eta 14 elkartek eta taldek euren postuak jarri zituzten plazan informazioa banatzeko. Elkarteek euren saltokiak jarri zituzten plazan eta haietako batzuk
postua erakusketekin edota umeentzako jolasekin osatu zuten.

Guztira, hamalau izan ziren azokan parte hartu zuten elkarteak eta
gizarte-boluntarioak: AECC Minbiziaren Aurka, AFAGI, Aspanovas
Gipuzkoa, Atzegi, Babes Zibila, DYA, Gurutze Gorria, Fundacion
Goyeneche-Herriak Elkarlanean, Gueske: Esperientzia Eskolako Ikasle
ohiak, Jubilatuen eta pensionistaren elkartea, Karitas, Katxalin,
Kimetz, Nagusilan eta Odol Emaileak.

Boluntarioen Azokan musikarako tartea ere izan zen, Umore Ona
abesbatzak, Ordiziako jubilatuen elkarteko kideek, emanaldia eskaini
zuten. Era berean hortxe izan zen gure Burrunbazale Txaranga ere. Aspaldiko partez, eguraldi ederra izan zuen Burrunbazalek eta alaitasuna banatzeko aukerari ez zion muzin egin!

page 1 of 1

Welcome , 2012/02/22



Ti-ta erantzuten saiatuko gara
#