Archives: March 2009

2009-Korrika

by burrunbazale
Published on: 2009/03/28
Categories: Aktuazioak
Comments: No Comments

Hemen da Korrika 16. Tuteran abiatu zen eta, 11 egunetan, 2.503 kilometro osatuko ditu; gau eta egun ibiliko dira korrika  Euskal Herri osoan, eta apirilaren 5ean, amaituko da, Gasteizen.
Iruñea atzean utzi eta Gipuzkoarako bidean da. Donostiara iristean, Mikel Laboa abeslaria izango dute gogoan eta Donostiako Antiguo auzoan bere emazte eta alabak hartuko dute Korrikaren lekukoa.

San Adrian, Azkoien, Faltzes, Pitillas, Erriberri, Lerga… eta ostegunean Ordizia! Baina Burrunbazalek ez du ostegunera arte itxaron eta gaur bertan hasi da puzka. Hotza Enparantza Nagusian, baina baliente-baliente hasi dira neska-mutilak txaranga inguruan elkartzen.
YouTube Preview Image

2009-2 urte!

by burrunbazale
Published on: 2009/03/01
Categories: Urteurrenak
Comments: No Comments


Zorionak, Burrunbazale! 2 urte bete dituzu!

Azkarrago hasi zineten, txarraka-txarraka, elkartzen, baina 2007ko martxoaren 1a duzue jaotegun ofiziala. Zorionak!

2009-Iñauteriak

by burrunbazale
Published on: 2009/03/01
Categories: Aktuazioak
Comments: No Comments

Pasatu dira iñauteriak eta, pixkanaka, errekuperatzen joan gara. Burrunbazale Tolosan izan zen eta muturrak puztuta ekarri zituen. Bergarakoa ere ez zen txantxa izan! Larunbatean ez zen giro en la Euskadiprofunda! Ene!

Orain, bare-bare gaude. Gerra ondorengo patxada gainean… Argazki batzuk ondo etorriko litzaizkiguke, baina ez dago bada…

page 1 of 1

Welcome , 2012/02/22



Ti-ta erantzuten saiatuko gara
#