Archives: September 2009

2009-Ordizia: Eskarabilako jaiak

by burrunbazale
Published on: 2009/09/19
Categories: Aktuazioak
Comments: No Comments

Ez dugu zorte onik izan eguraldiarekin. Eskarabilan busti beharrean izan gara.

Baina, Burrunbazalek badu eskarmentua honetan eta euriak ez du makalduko. Txupinazoa eta firi-firi segituan.

Aupa, Burrunbazale!

Goiza lasai joan zen. Txupinazoa Requejok bota zuen, bere despedida zen-eta. Ur gehiago esperoko zuen nonbait, neoprenozko jantziekin azaldu baitzen. Zorionak, Requejo jauna! Ez damutu ezkondu baino lehen, e?

Aktuazioaren ondoren, indarrak errekuperatu behar eta Aldasoro tabernara joan ziren txarangeroak, hango albondiga mitikoak jatera! Ene! Berriz ere jotzeko moduan, bai!

Tragoak ere erruz atera zituzten Eskarabilan eta gure esker ona hantxe geratu zen.

Arratsaldeko diana Aldasoro aurrean egin zen, Eskarabilako udala balitz bezala, eta bukaera, berriz, karpan. Asko jo zuten danborradan eta airerik gabe geratzeko zorian izan ziren.

Esker bereziak eman behar dizkiogu Amaiari, ederki lagundu baitzigun arratsaldean. Zer izango zen hura bera etorri ez balitzakigu! Aupa, Amaia eta aupa, Burrunbazale!

2009-Ordiziako Euskal Jaiak (2 egun)

by burrunbazale
Published on: 2009/09/06
Categories: Aktuazioak
Comments: No Comments

Arbolaren lara-larak entzutean, atera ginen denok balkoira. Ez zen giro Burrunbazaleren inguruan! Egia da garai horretan umeak eta bere gurasoak izaten direla dantzan… Gazteak indarrak erreserbatu nahian nonbait!

Gure txarangero gazteak ez dute indarrak ahitzeko beldurrik, nonbait! Guk, euskaraz abestu zuten gogoz eta Baila, negra etorri zen gero, broma batean. Los conformes abestu zuten ganberro-ganberro, bueltaka, eta inguruan zeuden haurrak imitatu nahian hasi ziren.

Erraldoiak erretiratu eta beste ordubetean, nekerik gabe aritu ziren, firi-firi! Larga vida al rock&roll esan ohi dugu…Larga vida a la Burrunbazale diogu guk, Ordizian!

2009-Ibarrako festak

by burrunbazale
Published on: 2009/09/06
Categories: Aktuazioak
Comments: No Comments

Atzean geratu zaigu uda…, bukatu zaizkigu oporrak eta urte saio luzea geratzen zaigu lanerako… Uf!

Gure txarangerok ez dira arpa jotzen aritu, hemen eta han ibili dira eta elkarrekin jotzeko astia ere hartu dute. Helduen tanborrada jo zuten Ibarran eta oso gustura aritu ziren. Ibarrakoekin entsegu bakarra egin zuten eta Ordiziako lainezak atzean utzi beharrean izan ziren: hura jotzea! Kale luze hartan ederki entzun zen danborren eta Burrunbazaleren soinua.

Afaria ere ez zen makala izan: oilaskoa eta langostinoak nonahi! Itsasokoak eta Ibarrakoak. Larruebete jan eta… txarangero batzuek ez ziren hurrengo goizera arte erretiratu… Kotxe bila, biharamunean joan behar izan zuten!!

Baina, gogoeta ederra geratu zen Ibarrako festaz. Bai, jauna!

page 1 of 1

Welcome , 2012/02/22



Ti-ta erantzuten saiatuko gara
#