Archives: February 2010

2010eko iñauteriak

by burrunbazale
Published on: 2010/02/16
Categories: Aktuazioak
Comments: No Comments

 

Gaizki pintatzen zuen aurtengo eguraldiak… Txarra baino txarragoa egingo omen zuen eta ez genuen txaranga ostegunean biltzerik lortu… Penaz geratu ginen batzuok! 

Hurrengo egunean, Usurbilen izan genuen txanpa. Hura ere ez zen makala izan gero!

Eta igandean berriro elkartu zen txaranga osoa Tolosan. Hori kontatu beharrik ez dugu, ondorengo bideoan ikus dezakegu-eta!

Ondorengo egunak, bakoitzak bere aldetik egin zituen, mertzenario gisa, je, je… eta hurrengorako pilak kargatzen joan ginen! Gaur hileta, sardinari aio… eta iñauteriak berriz noiz etorriko zain!

YouTube Preview Image

 

2010-Laguntasuna Errondailaren URREZKO EZTEIAK

by burrunbazale
Published on: 2010/02/13
Categories: Urteurrenak
Comments: No Comments


Zorionak! 1860ko otsailaren 15ean sortu omen zineten. German Telleria, Juanjo Etxeberria, Alfonso Carlos…
 

Urte askotan gozatu dugu zuen abestiekin…

 

…eta horrela jarraitzekotan gaude!


50 urte tarte luzea da eta gauza askotarako beta hartu dugu epe horretan;

zenbat jende sartu eta atera ote da!
zenbat kantu berri,
zenbat alditan kantu zaharrak,
zenbat parranda,
zenbat bidaia,
zoritxarreko agurrak…
zorionekoak ere bai

50 urte urte asko dira…, baina ereindako haziak gehiago ekarriko ditu etorkizunean!

Zorionak denori!

page 1 of 1

Welcome , 2012/02/22



Ti-ta erantzuten saiatuko gara
#