Archives: May 2010

2010-Ordizia: Gizarte Boluntarioen II. Feria

by burrunbazale
Published on: 2010/05/29
Categories: Aktuazioak
Comments: No Comments

Asteburu honetan ez dugu Burrunbazaleren izerdiak garbitzeko astirik ere hartuko! Eskerrak kamiseta berriak egin genituela, larrosa faxion horietako mordoxka!

Gaurkoan ere gizarte ekintzaileetzan murgildu da Burrunbazale txaranga. Ez da giro Ordizian! Demasiado corazón, demasiado corazón… abesten dute batzuk eta festa soinuak siesta ondorena astindu eta jendea erakartzeko ahaleginean dabiltza.

Segi horrela, Burrunbazale! Ordiziarron arreta piztu eta gure asmo onak bideratu. Ez da gutxi, e?

2010-SOS HAITI

by burrunbazale
Published on: 2010/05/29
Categories: Aktuazioak
Comments: No Comments

Herriak Elkarlanean eta Ordiziako Udalak, beste askoren borondatearekin batera SOS Haiti antolatu zuten atzorako. Arratsaldeko 18:30ean izan zen zita eta Zu zara giltza programaren barnean koka dezakegu ekintza hau Herri Antzokian.

Herriak Elkarlaneanek baditu 11 urte, jada, Goierriko boluntarioen lana biltzen eta Hirugarren Munduko herriei laguntzeko xedean dihardu. Beasain eta Ordizian irekita dituzten dendetan, merkataritza juxtua sustatu nahian dabiltza eta bat-bateko katastrofeei aurre egiten laguntzea dute helburu. Aurtengo urtarrilean jasandako lurrikara, erabat suntsitzailea izan zen Haitirentzat eta Ordiziak ez dauka ahaztuta. Aurretik ere bidali da jana eta ezinbesteko produktuak, baina dena da gutxi haientzat eta SOS Haitik dirua bildu nahi du han umezurtz geratu diren haurrentzako.

Asko izan dira bere laguntza eman dutenak musutruk: Izaro Iraetak aurkeztuko du ekitaldia eta Goierriko Bertso Eskolak, Jakintza eta Urdaneta dantza taldeak, Musika Eskola Banda, Santa Ana, Oroith Txiki eta Umore Ona koralak, Burrunbazale Txaranga, Jordi eta Stuart musikariak eta El Cerdo que grunge rock taldea.

Burrunbazalek kaleak girotzeko proposamena egin bazuen ere, dotore geratu zitzaien elkarlana Antzokian eta Haitirentzako ahalegin bateratua ikusi zen. Eskuzabaltasuna piztuko duten ustean dago Burrunbazale!

LEGORRETAko jaiak

by burrunbazale
Published on: 2010/05/23
Categories: Aktuazioak
Comments: No Comments

Aurreko astean izan genituen Legorretako festak! Eguraldi txarra zegoen iragarrita, baina zorteak lagundu zigun eta ostartea harrapatu genuen! Bapo! Ez zuten hori esaterik izan Beasaingo barek!

Asteazkenean eman genion hasiera festari eta Madrazo jauna estreinatu zitzaigun txarangan. Ez zen batere makal ibili mutila! Integratuta ikusi genuen erabat.22:30etik goizeko 03:00rak arte zuten tratua, baina azkarxeago hasi ziren sozietateren batean beroketak egiten. Ondoren, herriko asadorea bisitatzeko kontutan ere izan ziren, bertako mutilak laguntzeko prest animatu zirelarik, baina asko xamar iruditu zitzaien lehenengo egunerako eta… beste baterako utzi zuten. Ohera denak… eta bakarrik!

Hurrengo parada ostiralean izan zen, 14:30etatik 21:00ak arte. Txarangeroren batek trena galdu zuen, beste bat autobusak egiten zebilen bitartean. Azterketak bukatu zituen bat iritsi zen lehenengo eta oriotarra ondoren. Horrelaxe bildu ziren denak eta patatas a la riojana platerkada bukatu eta txuletari ekin zioten. Sagardoa lepo. Gazta, menbrilue… eta firi-firi, nola ez! Azkenean, Gereñu ere tronpeta jotzen hasi zen eta legorretarrak ere Ordiziarrak ziren… edo horrela abesten zuten, behintzat!

Sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik… aupa Legorreta eta aupa Burrunbazale!

page 1 of 1

Welcome , 2012/02/22



Ti-ta erantzuten saiatuko gara
#