Archives: September 2010

2010- Ordiziako Sagardo Eguna

by burrunbazale
Published on: 2010/09/11
Categories: Aktuazioak
Comments: No Comments

Sagardoaren txinparta, neurrian aparta

Irailaren 11 egun seinalatua izan da historian:

  • 1847an, Pittsburgheko taberna batean, Stephen Fosterren Oh! Susana abestia interpretatu zuten lehen aldiz
  • 1929an, Italian Stromboli sumendiak eztanda egin zuen.
  • 1973an, Augusto Pinochetek eta bere armadak herrialdea kontrolatu zuten eta Salvador Allendek bere buruaz beste egin zuen La La Moneda jauregian. Bitartean, Victor Jara abeslaria “Por la vida,
    contra el fascismo” erakusketara zihoan Salvador Allende presidente
    sozialista berriarekin, baina erakusketa ezin izan zen egin, estatu
    kolpea gertatu baitzen.  Allende azken diskurtsoa ematen ari zen
    bitartean, Jara unibertsitatean ibili zen protesta kantak abestuz.
    Armadak Jara eta beste pertsona asko atxilotu zituen.
  • 2001ean, berriz, izan zen data esanguratsuena: AEBen New Yorkeko World Trade Center eta Washingtongo Pentagonoa eraikinek, hegazkin bidezko atentatuak jasan zituzten inoiz inork AEBetako lurraldean jo duen erasorik larriena sorraraziz. Bi hegazkinek New Yorkeko Dorre Bikiak jo zituzten
    eta 3.000 hildako eragin. Lau hezgazkin komertzial izan ziren: bi World
    Trade Centerren aurka, beste bat Washingtonen, Pentagonoaren aurka eta,
    azkena, Somerseten, Pentsilvanian. Ia 3000 pertsona hil ziren eta Al Kaeda (Osama bin Ladenen aginduetara) taldeari egotzi zitzaion ardura. New Yorkeko atentatuek anabasa eta jaitsiera handiak eragin zituzten mundu guztiko burtsetan.

2010ean, egun lasaia dugu irailaren 11. Ordiziako Euskal Festetako emanaldien ondoren, Sagardo Eguna iritsi zaigu. 20 bat sagardotegik hartuko dute parte eta Burrunbazalek oraintxe bertan eman dio hasiera ekitaldiari eta saxofoia jotzen duen errekintok saludoa bidali digu balkoiraino.

Aupa, Burrunbazale! Eutsi goiari!

2010eko Ordiziako Euskal Festak

by burrunbazale
Published on: 2010/09/04
Categories: Aktuazioak
Comments: No Comments

Hasi dira Euskal Festak Ordizian. Burrunbazalek baliente-baliente kantatu du pregoia. Doinua Finlandian ere kantatzen aritu dira.

Aupa, Burrunbazale!

page 1 of 1

Welcome , 2012/02/22



Ti-ta erantzuten saiatuko gara
#