Archives: November 2010

2010-Burrunbazale Ormaiztegin!!!

by burrunbazale
Published on: 2010/11/29
Categories: Aktuazioak
Comments: No Comments

Oraingo honetan Finlandiatik datoz berriak…

    Gaur arratsalde/gauean Burrunbazale Ormaiztegira joango da lehenengo aldiz (lehenengo aldiz “lanera”, aspalditik gara Burrunbazaleok Ormaiztegiko Ander Deunaren jaien zale…). Bete betea edukiko dute gaurko honetan arratsalde/gaua Burrunbazaleek (eta kanpoan gaudenon ordez beraiekin izango diren lagunek…) Tanborrada, kalejirak, afaria…
    Badira gauzak Finlandian faltan botatzen ditudanak…
    Hala ere, badute Ormaiztegiko jaiek, urtero izaten den giro ikaragarria alde batera utzita, urtero errepikatzen den zerbait Burrunbazale Finlandiara gerturatuko duena.
    Hotzaaaaaaaaaaaaa!!!
    Hemen zero azpitik hamabost gradu geneuzkan atzo arratsaldean baina gogoratzen ditut nik Ormaiztegiko estazioan etxera bueltatzeko trenaren zain pasatako hotzak, eta benetan, zero azpitik hamabost ez baina ez pentsa han inork berorik pasatzen zuenik…
    Zorte on ba Burrunbazaleok eta ondo pasa ormaiztiarrekin!!!
page 1 of 1

Welcome , 2012/02/22



Ti-ta erantzuten saiatuko gara
#