Archives: February 2011

2011-Ordiziako Gaztetxearen “Lipdub”-a grabatzen!!!

by manex
Published on: 2011/02/28
Categories: Uncategorized
Tags:No Tags
Comments: No Comments

Larunbat goizean ordiziar asko jaiki zituen Laket-ek Ordiziako Gaztetxearen 25. urteurrenerako egindako abestiak.

Hamaikak inguruan bildu ginen gaztetxearen urtemuga opari izango den “Lipdub”-a grabatzeko. Burrunbazale Ordiziako beste talde askoren arteko bat izan zen (Laguntasuna Errondalla, Laket, rugbykoak, saskibaloikoak, dantzariak, eskubaloikoak, senideak, buruandi eta errandoiak, pelotariak, Ordiziarock-ekoak, Oiangu bizirikekoak, Urrup antzerki taldekoak, atletismokoak, eta gaztetxearen beste lagun asko) zen atzo eta behingoagatik hotsik atera gabe kamera aurrean 5 segundoko “antzerki lana” prestatu zuen (batzuk batukadan ere egon ziren…).

Gero, gaztetxean bertan zerbezatxobat edan ondoren, gaztetxeko lagunek frontoian prestatutako hamaiketakoan bildu ginen “lipdub”-ero guztiak sagardo, “jamonyor” eta patata artean…

Hemen argazki batzuk eta azpian “el bideo del como se hizo”…

YouTube Preview Image

2011-Ordiziako Gaztetxearen KDaren Aurkezpen Festa, 25 Urte Bidea Egiten!!!

by manex
Published on: 2011/02/22
Categories: Aktuazioak, Urteurrenak
Comments: No Comments

Larunbat honetan ere Burrunbazale arropak gainean jartzea tokatu zitzaigun.

Igaro dira urtaro batzuk Burrunbazaleok “Aierbe eta Urteagak” (trikitilariek ez, saxofoijoleek…) sorturiko abestia grabatu genuenetik, baina aurreko larunbatean izan genuen diskoaren kaleratze ofiziala eta ekintza honi dagokion festa. Diskoan bildu ziren taldeetako askok egin genuen gure “kontzertutxoa”, Ordiziako taberna, gaztetxe eta kaleak musikaz bustiz; Burrunbazalek ireki zuen festa arratsaldeko 17:30ean, Gaztetxetik Herrikoraino kalejira alaituz, Madrazok prestaturiko oilasko eta tortillak bazkaldu eta gero… Eskerrikasko Iñigo!!!

Eguna bukatzeko, Burrunbazaleek, bandako lagun batzuekin batera,  Legorretako sagardotegira egin zuten bidea berriro, pilak kargatu eta, gauaerako prestatzera…  Ezin ahaztuko dugu kalejiratxo hau izan zela Burrunbazale berri baten estreineko aktuazioa. Ongi etorri Ainhoa!!!



Informazio gehiago hemen

2011-San Sebastianetan ere egon ginen…

by manex
Published on: 2011/02/10
Categories: Aktuazioak
Comments: 3 Comments

Berandu egin zaigu gauza bat dela, bestea dela Burrunbazalek San Sebastianetan egindako komentatzeko baina, webgune berria estreinatuko duen komentarioa denez…

Aurtengoan ere Burrunbazalek Groseko Zurriola Ikastolaren tanborrada lagundu zuen. Iruñeko Celton txarangako lagunekin batera Burrunbazaaleak  Iruneren, zuzendarietako baten, ordezkapenaren testigu izan ziren Txofre plazan. Gainera aurten Zurriolakoek “Ataque de Herriko Semes” jo zuten lehen aldiz eta han izan ziren gure Burrunbazaleak laguntza lanetan txanpainak eta zerbezak aldendu ezin zuten hotzean. Lau ordu luze izan zituzten jo ta ke Gronx-eko kaleetan zehar eta bukaera aldera “asko-asko” gerturatu ziren Donostiarrek entzun ahal izan zituzten nik dakidala Raimundo Sarriegirena ez den “El toro y la luna”ren konpas “paganoak”. Ke le vamos a hacer, txanpainak berotu ez baina… Datorren urtean beste zuzendaria ere aldatuko omen dute Zurriolakoek baina han izango da berriro ere Burrunbazale!!!

page 1 of 1

Welcome , 2012/02/22



Ti-ta erantzuten saiatuko gara
#