Urtero bezala, Burrunbazalek Tolosako Iurre elkartearen gonbidapena onartu zuen eta Ostegun gizenean, Ordiziako Itxaropena elkartean Aierbek prestaturiko afaria “bukatu” ostean (eskarrikasko H zure bi postreengatik…), Tolosarako bidea hartu genuen. Kolaboratzaile berezi bat izan zen gurekin “Jueves Gordo” jotzeko, mila esker Imanol berriro ere! Hirurak aldera itzuli ginen joandako gehienok (Burrunbazaleetako batzuei gaua goizalderarte luzatu zitzaien Tolosan…), ostiraleko lana eta klaseak goizean goizetik ahalik eta aurpegi onenarekin aurrera eramateko asmoz…
Larunbatean, Burrunbazaleok Usurbilgo karnabaletara joan ginen arratsaldea Usurbildarrei alaitzera. Garazi etorri zitzaigun, aspaldiko partez, txapak jotzera eta dantza eta kantuz Usurbil alaitzen laguntzera. Izan genuen hantxe bertan Maite Zaitut jotzen lagundu zigun pailazo/trikitilari bat eta Amparito Roca eskatzera etorri zen usurbildarren bat ere bai; aurten, kantuz eskaini behar izan genion, baina datorren urtean…
Igandean, egun pasa joan zen Burrunbazale (Eñaut Madrildik etorrita…) Tolosara, Iurrekoekin jotzera Ordizian Rugbyko festa utzita… Olatz ere etorri zen, tronboia hartuta, “para recordar viejos tiempos” edo “para preparar nuevos” eta han zeuden Iruñako lagunak, urteroko tolosarrak eta bonbardino “berri” batekin batera igaro genuen egun osoa.
Eskerrikasko denoi giro ezin hobean laguntzeagatik.
Eskerrikasko baita ere Iurreko lagunei, gosari eta bazkari ikusgarriagatik eta datorren urterako gonbidapenagatik; han izango gara denok berriz…




