Archives: July 2011

2011-Ordiziako festak

by koro
Published on: 2011/07/24
Categories: Aktuazioak
Tags:No Tags
Comments: No Comments

Sarri sarri sarri sarri sarri sarriiiiiiiiiiiiiiiiiiiii

Hori entzuten dugu Burrunbazalen eztarrietan, baina gaurkoa ez da sarritan gertatzen.

Txaranga laino artean askotan egon da eta ez gutxitan blai eginda bukatu ere bai, baina… ez Ordiziako festatan! Aurreko larunbatean egin zuen Haurren txupinazoa Burrunbazalek eta, nola edo ahala, libratu zen. Igandean, berriz, arratsaldeko tanborrada bertan behera uztekotan egon ziren. Zortea izan zen, hala ere.

Igandea izatea, ez da betiko gauza, bezperako parranda parea baitakar berarekin… 11:30az geroztik, asko eta asko makarrak kentzen dutxan zeuden bitartean, 25 urte entzuten ari ginen megafonian. Hori ere ez zaigu sarri-sarri gertatu. 12:00etan kanpaiak jo eta jo (ez dugu txisterik egingo…), txupinazoa Eliseo Alonso Errondaileroa eta Gaztetxearen eskutik eta bertsoa izan dugu udaletxeko balkoian. Horrelakorik ere ez dut gogoratzen…

Hasi da Burrunbazale Ordiziarrak gara jotzen eta ingurukoek aterki azpian zeuden gehienek! Hau Ordizia al da? Deskuidatu eta Beasainen edo Lazkaon ez ote gaude? Erraldoiak eta buruhandiek hezetasunarekin kontuz ibili beharrean izan dira eta txarangeron eztarriek hautsi beharrean joan dira kantari, Burrunbazaleeeeeeeeee

Anders Behring Breivik norvegiarrak astakeria galanta egin zuen atzo han. Melokotoia halakoa! Hori ere ez da sarritan gertatzen eta eskerrak!

Amy Winehouse gaixoak, berriz, atzo egin zituen bereak, baina aspalditik ari zen bidea egiten. Lastime!

Eta Cadel Evans handiak ederra egin zien Schlecktarrei! Ezin denak aurrean izan!

Ez dira sarritan gertatzen horrelako albisteak eta ez da sarritan gertatzen gaurko txupinazoa…

Hala ere, sarritan gertatzen den bezala, lavidasigue, eta pozak eta katxondeoak lainoak uxatzen ditu (Barnekoak behintzat).

Aupa, Burrunbazale! Ondo baino hobeto hasi dituzue festak! Horrelaxe segi!

Burrunbazale, Burrunbazale,

Burrunbazale gera guuuuuuuuuuuuuu

page 1 of 1

Welcome , 2012/02/22



Ti-ta erantzuten saiatuko gara
#