
Burrunbazale Txaranga
Categories: Urteurrenak
2011-Ordiziako Gaztetxearen KDaren Aurkezpen Festa, 25 Urte Bidea Egiten!!!
Larunbat honetan ere Burrunbazale arropak gainean jartzea tokatu zitzaigun.
Igaro dira urtaro batzuk Burrunbazaleok “Aierbe eta Urteagak” (trikitilariek ez, saxofoijoleek…) sorturiko abestia grabatu genuenetik, baina aurreko larunbatean izan genuen diskoaren kaleratze ofiziala eta ekintza honi dagokion festa. Diskoan bildu ziren taldeetako askok egin genuen gure “kontzertutxoa”, Ordiziako taberna, gaztetxe eta kaleak musikaz bustiz; Burrunbazalek ireki zuen festa arratsaldeko 17:30ean, Gaztetxetik Herrikoraino kalejira alaituz, Madrazok prestaturiko oilasko eta tortillak bazkaldu eta gero… Eskerrikasko Iñigo!!!
Eguna bukatzeko, Burrunbazaleek, bandako lagun batzuekin batera, Legorretako sagardotegira egin zuten bidea berriro, pilak kargatu eta, gauaerako prestatzera… Ezin ahaztuko dugu kalejiratxo hau izan zela Burrunbazale berri baten estreineko aktuazioa. Ongi etorri Ainhoa!!!
2010-Xabier Lete hil da
Ez da sekula hilko, baina…
… Xabier hil zaigu.
Ostiralean ingresatu zuten ospitalean, Euskararen Nazioarteko Egunean, eta bere osasunak okerrera egin zuen, heriotza iritsi zitzaion arte. Aspalditik zebilen pattal, baina, oraingo honetan, gaitzak irabazi dio.
Abenduak euskara omendu nahi du, baina laino beltzez inguratzeko ohitura harten ari da. Orain bi urte joan zitzaigun Mikel, abenduaren 1ean hura, eta Mikel Laboaren heriotza kolpe gogorra izan zen Xabierrentzat, lagun minek alde egiten ari baitzitzaizkion.
Xabier Lete Bergaretxe Oiartzunen jaioa zen 1944ko apirilaren 5ean eta euskal idazle, poeta eta kantaria izan da.
Gazterik hasi zen idazten, eta bere artikuluak ohiko bihurtu ziren Zeruko Argia aldizkarian. Euskal Kantagintza Berriko partaide nagusietarikoa izan zen: 1965ean, Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Joxean Artze, Jose Angel Irigarai eta Lourdes Iriondorekin batera, abian jarri zuen Ez Dok Amairu taldea. 1972an, Ez Dok Amairu taldea desegin zen; Letek, ordurako emazte zuen Lourdes Iriondorekin batera, kantagintzan jarraitu zuen.
1968an argitaratu zuen Letek lehen poemategia eta 2009ko urriaren 27an bere azken Egunsentiaren esku izoztuak poesia-liburuagatik Euskadi Literatura Saria eman zioten.
2005ean, kolpe latza jasan zuen: bere emaztea zen Lourdes Iriondo hil zitzaion.
2010ean, ohorezko euskaltzain izendatu zuten. Urte berean hil zaigu, abenduaren 4an.
Hamaika aldiz egin dugu negar haren ahotsarekin, heriotzaren eztenak barruak zulatu dizkigulako… Xalbadorren heriotzari abestu ziona abestu dugu behin eta berriro gure senideak, lagunak… joan zaizkigunean. Ez dakigu non dagoen Urepeleko artzaina…
Izarren hautsa egun batean bilakatuko da bizigai… atseden hartu behar! Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak!
Euskara, euskara, habil mundu guzira!
Habanerarekin egingo dizut agurra, Xabier.
ez dugu ezer eskatzen,
itsasontzia astiro,
kaiatik ari da urruntzen.
Antillak zintzilik daude
argazkien paretetan
karta bat idatziko dut
norbaitek erantzun dezan.

2010-Laguntasuna Errondailaren URREZKO EZTEIAK

Zorionak! 1860ko otsailaren 15ean sortu omen zineten. German Telleria, Juanjo Etxeberria, Alfonso Carlos…
…eta horrela jarraitzekotan gaude!
50 urte tarte luzea da eta gauza askotarako beta hartu dugu epe horretan;
zenbat kantu berri,
zenbat alditan kantu zaharrak,
zenbat parranda,
zenbat bidaia,
zoritxarreko agurrak…
zorionekoak ere bai
…
50 urte urte asko dira…, baina ereindako haziak gehiago ekarriko ditu etorkizunean!
Zorionak denori!
2009-2 urte!
Zorionak, Burrunbazale! 2 urte bete dituzu!
Azkarrago hasi zineten, txarraka-txarraka, elkartzen, baina 2007ko martxoaren 1a duzue jaotegun ofiziala. Zorionak!
2008-II. Burrunbazale Eguna
Ondo pasa Burrunbazale Eguna eta ondo amaitu urtea!
2008-MIKEL LABOA hil da
Hegoak ebaki banizkio
nirea izango zen…
Ez zuen alde egingo.
Bainan honela ez zen gehiago
txoria izango,eta nik txoria nuen maite….


















