Urtero bezala, Burrunbazalek Tolosako Iurre elkartearen gonbidapena onartu zuen eta Ostegun gizenean, Ordiziako Itxaropena elkartean Aierbek prestaturiko afaria “bukatu” ostean (eskarrikasko H zure bi postreengatik…), Tolosarako bidea hartu genuen. Kolaboratzaile berezi bat izan zen gurekin “Jueves Gordo” jotzeko, mila esker Imanol berriro ere! Hirurak aldera itzuli ginen joandako gehienok (Burrunbazaleetako batzuei gaua goizalderarte luzatu zitzaien Tolosan…), ostiraleko lana eta klaseak goizean goizetik ahalik eta aurpegi onenarekin aurrera eramateko asmoz…
Larunbatean, Burrunbazaleok Usurbilgo karnabaletara joan ginen arratsaldea Usurbildarrei alaitzera. Garazi etorri zitzaigun, aspaldiko partez, txapak jotzera eta dantza eta kantuz Usurbil alaitzen laguntzera. Izan genuen hantxe bertan Maite Zaitut jotzen lagundu zigun pailazo/trikitilari bat eta Amparito Roca eskatzera etorri zen usurbildarren bat ere bai; aurten, kantuz eskaini behar izan genion, baina datorren urtean…
Igandean, egun pasa joan zen Burrunbazale (Eñaut Madrildik etorrita…) Tolosara, Iurrekoekin jotzera Ordizian Rugbyko festa utzita… Olatz ere etorri zen, tronboia hartuta, “para recordar viejos tiempos” edo “para preparar nuevos” eta han zeuden Iruñako lagunak, urteroko tolosarrak eta bonbardino “berri” batekin batera igaro genuen egun osoa.
Eskerrikasko denoi giro ezin hobean laguntzeagatik.
Eskerrikasko baita ere Iurreko lagunei, gosari eta bazkari ikusgarriagatik eta datorren urterako gonbidapenagatik; han izango gara denok berriz…

Ez da oraindik astebete igaro grabatu genuenetik eta Lip Duba kalean da!
Gaztetxeko lagunek gogor egin dute lan bideo hau prestatzen, entsaioetan, grabaketan… eta hemen dugu lan guzti horren fruitua!!! Hor gaude Burrunbazaleok kalejiran gaztetxe ondoan aldapa gora.
Hemendik eskerrak Gaztetxekoei Burrunbazaleoi ere festan parte hartzen uzteagatik…
Larunbat goizean ordiziar asko jaiki zituen Laket-ek Ordiziako Gaztetxearen 25. urteurrenerako egindako abestiak.
Hamaikak inguruan bildu ginen gaztetxearen urtemuga opari izango den “Lipdub”-a grabatzeko. Burrunbazale Ordiziako beste talde askoren arteko bat izan zen (Laguntasuna Errondalla, Laket, rugbykoak, saskibaloikoak, dantzariak, eskubaloikoak, senideak, buruandi eta errandoiak, pelotariak, Ordiziarock-ekoak, Oiangu bizirikekoak, Urrup antzerki taldekoak, atletismokoak, eta gaztetxearen beste lagun asko) zen atzo eta behingoagatik hotsik atera gabe kamera aurrean 5 segundoko “antzerki lana” prestatu zuen (batzuk batukadan ere egon ziren…).
Gero, gaztetxean bertan zerbezatxobat edan ondoren, gaztetxeko lagunek frontoian prestatutako hamaiketakoan bildu ginen “lipdub”-ero guztiak sagardo, “jamonyor” eta patata artean…
Hemen argazki batzuk eta azpian “el bideo del como se hizo”…
Larunbat honetan ere Burrunbazale arropak gainean jartzea tokatu zitzaigun.
Igaro dira urtaro batzuk Burrunbazaleok “Aierbe eta Urteagak” (trikitilariek ez, saxofoijoleek…) sorturiko abestia grabatu genuenetik, baina aurreko larunbatean izan genuen diskoaren kaleratze ofiziala eta ekintza honi dagokion festa. Diskoan bildu ziren taldeetako askok egin genuen gure “kontzertutxoa”, Ordiziako taberna, gaztetxe eta kaleak musikaz bustiz; Burrunbazalek ireki zuen festa arratsaldeko 17:30ean, Gaztetxetik Herrikoraino kalejira alaituz, Madrazok prestaturiko oilasko eta tortillak bazkaldu eta gero… Eskerrikasko Iñigo!!!
Eguna bukatzeko, Burrunbazaleek, bandako lagun batzuekin batera, Legorretako sagardotegira egin zuten bidea berriro, pilak kargatu eta, gauaerako prestatzera… Ezin ahaztuko dugu kalejiratxo hau izan zela Burrunbazale berri baten estreineko aktuazioa. Ongi etorri Ainhoa!!!

Informazio gehiago hemen
Berandu egin zaigu gauza bat dela, bestea dela Burrunbazalek San Sebastianetan egindako komentatzeko baina, webgune berria estreinatuko duen komentarioa denez…
Aurtengoan ere Burrunbazalek Groseko Zurriola Ikastolaren tanborrada lagundu zuen. Iruñeko Celton txarangako lagunekin batera Burrunbazaaleak Iruneren, zuzendarietako baten, ordezkapenaren testigu izan ziren Txofre plazan. Gainera aurten Zurriolakoek “Ataque de Herriko Semes” jo zuten lehen aldiz eta han izan ziren gure Burrunbazaleak laguntza lanetan txanpainak eta zerbezak aldendu ezin zuten hotzean. Lau ordu luze izan zituzten jo ta ke Gronx-eko kaleetan zehar eta bukaera aldera “asko-asko” gerturatu ziren Donostiarrek entzun ahal izan zituzten nik dakidala Raimundo Sarriegirena ez den “El toro y la luna”ren konpas “paganoak”. Ke le vamos a hacer, txanpainak berotu ez baina… Datorren urtean beste zuzendaria ere aldatuko omen dute Zurriolakoek baina han izango da berriro ere Burrunbazale!!!


Ia bete dugu 5. urtea eta blog berria estreinatzen dugu. Urte askotarakooooooooo!
Aupa, Burrunbazale!


Oraingo honetan Finlandiatik datoz berriak…
Gaur arratsalde/gauean Burrunbazale Ormaiztegira joango da lehenengo aldiz (lehenengo aldiz “lanera”, aspalditik gara Burrunbazaleok Ormaiztegiko Ander Deunaren jaien zale…). Bete betea edukiko dute gaurko honetan arratsalde/gaua Burrunbazaleek (eta kanpoan gaudenon ordez beraiekin izango diren lagunek…) Tanborrada, kalejirak, afaria…
Hala ere, badute Ormaiztegiko jaiek, urtero izaten den giro ikaragarria alde batera utzita, urtero errepikatzen den zerbait Burrunbazale Finlandiara gerturatuko duena.
Hotzaaaaaaaaaaaaa!!!
Hemen zero azpitik hamabost gradu geneuzkan atzo arratsaldean baina gogoratzen ditut nik Ormaiztegiko estazioan etxera bueltatzeko trenaren zain pasatako hotzak, eta benetan, zero azpitik hamabost ez baina ez pentsa han inork berorik pasatzen zuenik…