Tags: Urteurrenak

V. Burrunbazale Eguna

by koro
Published on: 2011/12/30
Categories: Urteurrenak
Comments: No Comments

Urteak gora…
… El viejo rock nunca muere!
… Bihotz bihotzez, zorionak, Burrunbazale!

2010-IV. Burrunbazale Eguna

by burrunbazale
Published on: 2010/12/18
Categories: Aktuazioak, Urteurrenak
Comments: No Comments

Ia bete dugu 5. urtea eta blog berria estreinatzen dugu. Urte askotarakooooooooo!

Aupa, Burrunbazale!

YouTube Preview Image

2010-Xabier Lete hil da

by burrunbazale
Published on: 2010/12/04
Categories: Urteurrenak
Comments: No Comments

Ez da sekula hilko, baina…

… Xabier hil zaigu.

Ostiralean ingresatu zuten ospitalean, Euskararen Nazioarteko Egunean, eta bere osasunak okerrera egin zuen, heriotza iritsi zitzaion arte.  Aspalditik zebilen pattal, baina, oraingo honetan, gaitzak irabazi dio.

Abenduak euskara omendu nahi du, baina laino beltzez inguratzeko ohitura harten ari da. Orain bi urte joan zitzaigun Mikel, abenduaren 1ean hura, eta Mikel Laboaren heriotza kolpe gogorra izan zen Xabierrentzat, lagun minek alde egiten ari baitzitzaizkion.

Xabier Lete Bergaretxe Oiartzunen jaioa zen 1944ko apirilaren 5ean eta euskal idazle, poeta eta kantaria izan da.

Gazterik hasi zen idazten, eta bere artikuluak ohiko bihurtu ziren Zeruko Argia aldizkarian. Euskal Kantagintza Berriko partaide nagusietarikoa izan zen: 1965ean, Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Joxean Artze, Jose Angel Irigarai eta Lourdes Iriondorekin batera, abian jarri zuen Ez Dok Amairu taldea. 1972an, Ez Dok Amairu taldea desegin zen; Letek, ordurako emazte zuen Lourdes Iriondorekin batera, kantagintzan jarraitu zuen.

1968an argitaratu zuen Letek lehen poemategia eta 2009ko urriaren 27an bere azken Egunsentiaren esku izoztuak poesia-liburuagatik Euskadi Literatura Saria eman zioten.

2005ean, kolpe latza jasan zuen: bere emaztea zen Lourdes Iriondo hil zitzaion.

2010ean, ohorezko euskaltzain izendatu zuten. Urte berean hil zaigu, abenduaren 4an.

Hamaika aldiz egin dugu negar haren ahotsarekin, heriotzaren eztenak barruak zulatu dizkigulako… Xalbadorren heriotzari abestu ziona abestu dugu behin eta berriro gure senideak, lagunak… joan zaizkigunean. Ez dakigu non dagoen Urepeleko artzaina…

Izarren hautsa egun batean bilakatuko da bizigai… atseden hartu behar! Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak!

Euskara, euskara, habil mundu guzira!

Habanerarekin egingo dizut agurra, Xabier.

Jaio ginen, bizi gera,
ez dugu ezer eskatzen,
itsasontzia astiro,
kaiatik ari da urruntzen.
Antillak zintzilik daude
argazkien paretetan
karta bat idatziko dut
norbaitek erantzun dezan.
YouTube Preview Image

2010-Laguntasuna Errondailaren URREZKO EZTEIAK

by burrunbazale
Published on: 2010/02/13
Categories: Urteurrenak
Comments: No Comments


Zorionak! 1860ko otsailaren 15ean sortu omen zineten. German Telleria, Juanjo Etxeberria, Alfonso Carlos…
 

Urte askotan gozatu dugu zuen abestiekin…

 

…eta horrela jarraitzekotan gaude!


50 urte tarte luzea da eta gauza askotarako beta hartu dugu epe horretan;

zenbat jende sartu eta atera ote da!
zenbat kantu berri,
zenbat alditan kantu zaharrak,
zenbat parranda,
zenbat bidaia,
zoritxarreko agurrak…
zorionekoak ere bai

50 urte urte asko dira…, baina ereindako haziak gehiago ekarriko ditu etorkizunean!

Zorionak denori!

2009-III. Burrunbazale Eguna

by burrunbazale
Published on: 2009/12/26
Categories: Aktuazioak, Urteurrenak
Comments: No Comments
 


III. Burrunbazale Eguna
da gaurkoa
Jantzi berriak estreinatzeko unea, 

…logo berria erakusteko aukera,
…berria ez den giro ona sortzeko aldi berria,
…berria ez den urte amaiera ospatzeko garai berria…


Zorionak, Burrunbazale!

2009-2 urte!

by burrunbazale
Published on: 2009/03/01
Categories: Urteurrenak
Comments: No Comments


Zorionak, Burrunbazale! 2 urte bete dituzu!

Azkarrago hasi zineten, txarraka-txarraka, elkartzen, baina 2007ko martxoaren 1a duzue jaotegun ofiziala. Zorionak!

2008-II. Burrunbazale Eguna

by burrunbazale
Published on: 2008/12/27
Categories: Aktuazioak, Urteurrenak
Comments: No Comments

Gaur gure txaranga II. Burrunbazale Eguna ospatzen ari da. Iazko esperientzia aparta izan zela eta aurtengoa ezin ospatu gabe utzi! Horregatik agertu zaizkigu txapela buruan, zuria baino zuriago! Euriak ere tartea utzi du, txarangaren doinuak entzun nahian edo…

Ondo pasa Burrunbazale Eguna eta ondo amaitu urtea!


 YouTube Preview Image
 
 YouTube Preview Image

2008-MIKEL LABOA hil da

by burrunbazale
Published on: 2008/12/01
Categories: Urteurrenak
Comments: No Comments

Hegoak ebaki banizkio

nirea izango zen…

Ez zuen alde egingo.

Bainan honela ez zen gehiago
txoria izango,

eta nik txoria nuen maite….

       YouTube Preview Image

       YouTube Preview Image


2008-Ordiziako Musika Eskolak 25 urte bete ditu

by burrunbazale
Published on: 2008/06/28
Categories: Urteurrenak
Comments: No Comments

Atzo Golden Apple Quartet, Donostiako laukoak, Herri Antzokian abestu zuen lehen aldiz.
 
Bukatu berria da ikasturtea, eta urte honetan guztian zehar Ordiziako Musika Eskolak bere 25. urteurrena ospatzeko ekitaldi ugari antolatu du. Atzokoak itxi zuen ospakizunen zerrenda. Badugu zer ikasia gure 25. urteurrena ospatzen dugunerako!

1986an sortutako taldeak musika, umorea eta errespetua uztartzen ditu. Loiola Garmendiak, Eduardo Errondosorok, Manuel Romanok eta Enrique Otxoak osatzen duten laukoa ezaguna da oso musikaren munduan. Hamaika emanaldi eta ekitalditan parte hartu du Golden Apple Quartetek, eta haien ahots-joko, xelebrekeria eta erritmoarekin entzuleak bereganatzen iaioak direla erakutsi dute.

Ez zen giro atzo Ordizian! Inork ez zuen etxeratu nahi eta jende asko Garagardo Festara joan zen afaltzera; Musika Eskolakoek, berriz, Martinez jatetxean eman zioten bukaera urte luze eta aberats honi.

 

Burrunbazale Txarangak urte askotarako oparotasuna opa dizuegu!

2007-Tolosako Iurre Elkartea

by burrunbazale
Published on: 2007/05/26
Categories: Aktuazioak, Urteurrenak
Comments: No Comments

Iurre Elkartea
Urteroko festa ospatzen du gaur Tolosako Elkarte honek eta hau da bere ekintza egitaraua:
  • 9:00etan meza, Corpus Chirsti kaperan.
  • 10:30ean hamaiketakoa eta Toka txapelketa elkartean bertan.
  • 12:00etan Burrunbazale txarangak girotutako kalejira.
  • 14:30ean bazkaria elkartean bertan.
  • 16:30ean sari banaketa.

Ondo pasa denok!! Gaur ere ez dizue eguraldiak lagunduko, baina giro ona opa dizuegu!

page 1 of 2

Welcome , 2012/02/22



Ti-ta erantzuten saiatuko gara
#